2009/10/06

Aukera paregabea kostaldea ezagutzeko


Datozen urriko 23 eta 25ean, Aitxu! Taldekoek geologian doktorea den Koldo Nuñez Betelu gonbidatu dugu gure kostako geologia aztertu, azaldu eta erakustera.

Horrela 23an arratsaldez lehenengo azalpen teorikoak entzun ondoren, 25ean, igandean, txango bat egingo dugu Sopelako kostaldetik. Zuzenean ezagutu ahal izango ditugu gure kostaldeak gordetzen dituen bitxikeri guztiak. Ez dira gutxi.


Horretarako eta zabalpen egokiagoa egitearren, gaur zabaltzen dugun blog honetan jarriko ditugu bi egun hoietan entzundakoak eta ikusitakoak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario